TOMAS MURUA, ESKULTORE HAUNDIENETAKOA

Edozein arlotako ezagupenean baldintza nagusien artean honako hau ezin da inoiz faltatu, baldin eta ezagupena errealitatearen adierazgarri izango bada beti eta nonahi, zera alegia: ezaguleak ezagutua bere hatzamar guztiez heldu eta landu behar du.

Artisten eta beren artelanen ezagupenari bagagokio, artearen kritikalariak bere ezagupengaia behin eta berriro, are, etengabe «ikutu» behar du. Horretarako modu asko dauka, beti berdinak ez, ordea. Antxieta eskulturgileaz ari garenean, denbora ezaugarria dugu hura ezagutzeko oso kontutan hartu beharko dugun moduetariko bat; izan ere, gure euskal eskulturgile handia xv. mendean Iruinean bizi izan bait zen, eta gu, aldiz, XX.ean. Hori, halere, edonorentzat argi dagoen gauza bat besterik ez da. Gure garaiko artistaren bat hartzen dugunean, denboraren arazorik ez dago, baina bai beste maila batetakorik, artistaren eta bere hurbilekoen uste ona irabaztea alegia. Usteon hori gabe, artearen kritikalariak ezin izango du bere ezagupen-gaiari buruz berri asko eta onik jaso ahal, eta, bidenabar ez eta ere lorpen sakonik eta jakingarririk eskeini. Azken azken batetan pertsona ezagutzerakoan bere usteona irabaztetik hasten da ezagupena, eta usteonaren amaierarekin gelditu baita ere.

Ataungo esaunda batek dioenak argi eta garbi laburtzen du orain arte esandakoa:

 

Senide urrutikoa baino
Auzokoa hobe

 

Euskaldun, nahiz atzerritarren artean, artearen kritikalari asko eta asko ez dira beren ezagupen-gaiarekiko behar besteko usteonik lortzen saiatzen, eta haien kritikalani ere ez. Ez dute behar besteko garrantzirik artearen ezagupenerako.

 

Zarautztik arte mundura

Zarautzen 1928an jaio zen Tomas Murua, familia langile baten barnean. Familian, hain zuzen, ikasi zituen sentimenaren taupada biziak eta lanaren beharra bizimoduz nahi bada aurrera egin.

Zarautzko herrian, gaur bezala, kultur mundua bere aldamenetakoen aldean landuagoa zegoen. Bere adierazle bikainenetako bat zera zen, Arte eta Lanbide Eskola. Hementxe ikasiko du Murua eskultoreak familian hartutako sentimena eta langiletasuna bideratzeko medio formalik haundiena, arte jakintasuna alegia. Hor izan zituen artearen «ama aita ordezko» bezala Epelde eta Alberdi. Hor, baita ere, beste «senide» gehiago, Ugarte pintalaria tartean.

Edozein pertsonon nortasun bilakaeran, txiki txikitatik, bakoitzak agertzen ditugun sentimenen babespenean eta heziketa sozialean familiak eta herriak daukaten zeregina zein oinarrizko erabat azpimarkatu behar da.

Duela hiru urte t'erdi egunkari batek Murua eskultoreaz idatzitako poemaren bi bertsok ederki bistaratzen dute aurreko guztia:

 

Sentimena
Pertsonaren samina

I
zakien

Bizidunen nahiz bizigabeen
Oinarrizko sena
Bizikontzientziak
Tailatua
Herristoriak
Oharatua
Kulturgile zara eskulturgile

Egurraren eta bustinaren lagun eta laguntzaile

Tomas Murua haltzaritzan hasi zen lan mundura iritsi zenean. Arte eta Lanbide Eskolako ikaskintzei esker, non marrazkilari habila eta arte aplikatuaren jakitun gogotsua bilakatu zen. Lanbidean bere arte sentimena eta ikaskai guztiak egokitzen asmatu zuen berehalaxe. Egurraren lagun egin zen, bere berri ondo ezagutuz, eta jarraieran laguntzaile bere aberastasuna, haltzarizkoa, zehitu zuelako eskulturazko bihurtuz. Une honentantxe Muruak arte munduan nortasunera iristen da. Familiako aita gaztea da oraindik: bere emaztearenzandik eta lagun batzunengandik inguruaren onespena lehen aldiz jasoko du; eta handik urruna, plazaratuko da Gasteizko Arte Bienalean, non bere edertasun guztizko «Amets» eskulturagatik accesit eskeiniko dioten.

Urte askotan zehar, egurrean hainbat eskultura egingo du: emakumezko nahiz gizonezko irudiak, euskal kirolariak, buru bilduma, euskal borrokako pertsonaiak eta zertaera nagusiak, den denak egunerokotasunean eraikiak, poesiaz eta gorengo teknikaz amaituak, zentzumenek agertzen dizkizuten gauzen formari pentsamenduak antzemandako zentzuz beteak.

Egurraz gainera, bustinean hasiko da urte batzuen ondoren. Bere atz puntetan materia bi hauen hizkuntza ulergarri bihurtuko da, eskultura hots. Murua dugu, egun, antzinako euskal erretablue- tako irudigile haien adierazle onenetakoria; Murua dugu, baita ere, egungo arte euskalduna nahiz atzerritarraren zentzu betezko eskultore errealista haundienetanikoa. Muruaren eskulturek ederra daukate jarioka, ederrak baitira eta ederra baitute.

 

Sentimenaren erritmoz
Duzu behazpetzen
Bustina
Kanporatzen

Egurbama
Pertsonartearen
Mina
Zabiltza bila
Eskulturaren
Imajina

 

Joxemartin APALATEGI BEGIRISTAIN
ANTROPOLOGOA