MURUAREN ESKULTURA: INURRITZAKO PELAlO DEUNA  

Edozein herriren bizimoduan, artistaren lana beharrezkoa gertatu da. Lanaren beharra, bizi nahi bada eta egindakotik zerbait gorde nahi bada, ukaezina da lehengo garaietan bezala gaurkoetan baita ere. Artistaren lana, beharrezkoa da, eta beharrezkoa izan da euskal pertsonartean. Orain bizi garenontzat, gure arbasoen izatea beraien artelanek azaltzen digute, beraien beste lan mota askoren artean. Artelan horiek, berriz, maila askotakoak izanik gainera era desberdinera burutuak izan dira.

Zarautztar eskultoreak, Murua Tomasek, bere artegintza, ondo ezagutuz eta sentituz batera, Euskal Herriaren iraganean murgiltzen du gaurko denboretaraino ekarriz. Bidaia handia da Muruarena. Inurritzako Pelaio Deunari buruzko eskultura esankorra, ondo landua eta zoragarria da Muruaren bidaia handi horretako lekuko onenetarikoa. Gaurko mailan zizeldua dago atzoko Pelaio Deuna, Inurritzako jakitun paregabea eta hauzotar ezagunena. Pelaio Deuna, lehengoan dagoelarik, oraingoraino heldu da Zarautzko beste semekutun bati esker, Murua Tomas eskultoreari esker alegia.

Bere artisten lanez kezkatzen den herria iraunkor bihurtuko da. Euskal Herriaren iraunkortasuna, hein batetan, bere alabaseme artistek lortu izan dute, hasi Isturitzeko eta Ekaingo haitzuloetako artista izugarri ezezagun haiengandik eta bitarteko beste hamaikengandik zehar igaroz oraingo hauetaraino iritsiz, zeinetan aurkitzen den zarautzar Murua Tomas eskultore handia.

APALATEGI BEGIRISTAIN, JOXEMARTIN
Euskal Herriko Unibertsitateko antropologo irakasle