INURRITZA:
ELIZ BARRUAN ZER?
Zarautzko Inurritza elizan
eginak daude marrazki eta eskultur lanak ain zuzen aldare nagusiaren aurrean,
goitik beheraino eta bere zabalera guztia beterik.
Kultura eta
artearen garrantzi osoarekin nahi nuke zerbait esan, dena dela guk egindako
lanak pixkabat azaldu nahi ditut gora-behera batzuk izan baitira herri aldean,
galdera batzuei erantzun garbia eman nahi nizkioke.
Inurritzako
lanaz jabetzeko, lan berri bat sortzeko kezka daramat barrenean handik eta
hemendik hartutako datuak, proiektu, asmakizun guztiak bat eginik, zihur
aurrera noa, nere gogoan lotura izateko eta hor inguruan sortu nere eskultura
berria.
Bakoitzak
badaki -nere ustez- norberekiko erakutsiak, ontzat emango zuenik eta
zeinbaitek uka.
Usteak uste,
gure lurraldean aurkitzen dugu, artearen ugaritasunez eta artistaren on emate
edo kategori handienak. Horrek esan nahi du, ugari badira artistak, ugari
izango direla ere iritziak.
Aurreratuta
dauden herriak gai honetan kritikarik haundienak dituztela ere. Ni ez naiz
batere arritzen, nere herrian honelako gertakizunak izatea, giro honen
barrenean, bada beste ekintza berezi bat ere egin beharra. Denok gehiago
ikasi, ulertu, jakin, guk eta gure herrirako kultura zakon bat izateko alegia.
Badakigu eskola edo unibertsitate baten jabe ez garela izan (hori izan ohi da
Oteizaren betiko nahia) eta artistak hemendik edo handik ikasi behar izan
dutela bere gogozko gauzak zabalduta ageriz. Hala ere inon baino hobeago eta
ugariago Euskal Herriko artistak. Era guztietatik hasi zen holako aurrera
begira izate hori eta gizarte giro berezi baten bideak loratze berri baten
bila.
Gaur,
eskultore batzuk oso ezagunak ditugu gure herrian, baita mundu zabalean ere,
eta hauen lanen aurrean kritikatzaileak oso gogor jokatu dute. Ez horregatik
ttikiago izan dira beren egitekoak. Zergaitik? Artista bakoitzak baduelako
bere nortasuna eta bide berria edo esperimentu, inbestigatze nahia
nobetzearren dinoazelako beren izate lanak.
KULTURAREN
ZABALKUNDEA
Herri kultur
baten aldaketak analizatu behar ditugu. Azken urte batzuei begira gelditzen
bagara, ikusiko dugu nola bizitza sozialaren bitartez, kultur lanak atzeratuak
izan direla. Nere ustez, gehiegi begiratu izan da aurreko agintaria, nola edo
hala kentzearren aurretik. Gero -joan zenean- partiduak indartu edo berriak
sortzea, jendea itxuturik egon da, zeinbat urte.
Ez al gara konturatuko kulturaren
bitartez Herriak, indartzen direla?. Beste
kontu gehienak dira ipuiak, edo azken mailan gelditzen. Errez eseri, diruz lasaitu, eta jendeari erakutsiz
benetako bidea. Hoiek dira politikoen cultura, oraingoz beintzat.
Orain
daukagun kultura ez egina, gehiena lehen denbora batetan gure aurrekoengandik
jaso genituen. D. Joxemiel Barandiaranek dionez «Umean zentzuna, etxean
entzuna». Zein egoki esana. Gure lehengo gurasoek, kultura gehiena, haiek
emana dugulako.
Nere
eginbehar honetan gogoan ditudan gaiak ikus ditzakegun bezala gu kulturaren
zabalkundez eginak nahiko nioke ikusi izan. Era hortako lan hoientzat izenburu
bat jarri diot, «Inurritza: Eliz barroan zer?».
Ez noa
erligio baten edo eliz barruko gorabeherak azaltzera, baizik han egindako
marrazki eta batez ere eskultur lan huraz, iritsi ohar, eta ditugun zenbait
huts argitaratzea.
LAN
HASIERA
Deitua izan
nintzen Zarautz aldera joateko, Oteiza maixuak dei eginda Inurritzako eleizan
halako aldaketak egin beharrak zaudela eta. Hamar-hamabi lagun alkarturik,
gure lehendabiziko batzarrean. Bero bero -ni behintzat- eta gogoz hartu genuen
zenbait erabaki. Handik aurrera sarriago elkarturik benetako aurrerapena izan
genuen naiz eta eliz-tokiak azaltzen zuen halako problema edo ezin eginak, guk
nahi genuen bezala, baina gure artean zebilen maisu haren babesean aurrerakiko
animua piztuaz.
..Egańarekin
(praile margolari zoragarria) har-emanak izan ondoren prestatu nintzen nere
Pelaio hori «irudiz» jartzea. Nere benetako lanak orduntxe hasi ziren.
Erabaki behar nuen, zer, nola eta zergaitik erabaki zorrotz bat hartu behar
nuela, horretarako hartu nituen hitz batzuk eta haien menpean irudia
azaltzeko. Hauek ziren: BERE FEDEAREN KEMENA, INDARKERIAZKO HERIOTZAREN EZIN
EGONA ETA ASTILERO EDO ITSAS-ONTZI EGIN LEKUKO SAIHETSEZUR HAIEKIN IZATEA,
NOLA BERE AGERKERA, EGURREZKO IRUDI BATEN BITARTEZ IZAN ZEN.
Indartasuna
edo gogortasuna, bilatu nahi nion bere mugimentuarekin nahazturik, begiratu
zorrotzez goraturik, esan nahian bezala, Jauna zergaitik hil behar dut? eta
era berean hau ere, Jauna barka- tu, egin zure gogoa. Irudia beste zerbait
gehiagorekin nahi dut apaindu, eta hortarako zer hobe egur ontzi aurre edo
maskarioa baino hortxe aurkitua izan baitzen. Orain ere egurrezko saihetzegur
haintzat hartu eta zerbait azaldu.
Zenbat
galdera erantzuteko, nere lan pentsakera honean, eskultur inbestigazio baten
bila jarraitzeko, bide gogor, nahi gabe, eta neke haundiak sortzen dira
-benetako estudio edo lan berezi bat nahi bada bentzat-.
Gaur egunen,
arteak behar duelako, aurrerapen zuzen bat. Ez da harritzekoa, bide estu
hontan gabiltzanok, kritika gogor eta zorrotz baten jabe izatea, baina bestea
da ez jakinak edo gaiztoz egiten diran zenbait hitz ez beharrekoak azaltzea.
Ez jakinak badu barkamena bidea, honi erakutsiaz -pozik gainera- azkabidatzen
da.
Gizonak,
bere barruan eduki behar duen gehiago jakiteko asmo bero bai ezaguera indartu,
izan ere gizonak duen gauza haundienetariko eta ederrenetariko bat hauxe dugu:
Ikasteko gogoa. Hala izan da, berehalaxe jauzten gara nortzu diren asmo hau
dakarkitenak edo ez. Berehalaxe jausten gara ere inoiz ikusten denean pertsona
bat, pintura edo eskultura baten aurrez aurre dagoenean, bere begiratua, ikusi
nahia, ulertu beharra, begiratu zorrotz eta sakona daramaki. Aldamenean batez
ere, baldin badu ezagun bat, berehalaxe hasiko da elkar hizketa benetazko bat.
Bakarrik gertatzen bada, ez da irtengo inolaz ere, behin eta berriro ikusi
gabe. Hartu ezazue asmo ttiki hau, besteari begiratuz nonnahi eta jausiko
zarete zer garrantzi handikoa den, aldamenekoari harrapatzea.
Nortasuna
edukitzea zein ederra den eta duen balioa ezin daiteke neurtu. Bai artisten
ekintzan, bai jendearen bai-eza erabakitzeko garaian, zuzen argi eta garbi
jokatzen daudenean. Artista, deitzen diot nik, ez margolari, eskulturgile,
musiko, edo bertsolariei bakarrik, baita ere artistak dira, hauen benetako
egiteak goratu eta onartzen duen pertsonari, lasai pentsakera sendo bat egin
da gero, bere iritzi ematen dakitenari. Ez berehalaxe zapurketa batekin
baztertu, gehiago pentzatu, edo beste inorekin irudipenak erabaki gabe
jokatzen duenekin. Arteak, gizona aberasten du, jakintazunez eta bere izatez
gainetik jartzen delako besteren aurrean, kultura sendotu eta gizon beteagoa
aurkitzen da.
Guk gure
lanetan daukagun betebeharretako bat horixe da, besteari, eginkizuaren
bitartez begiak zabaldu eta erakutsi artearen bidea. Lehengo egunean, deitu
ziren ikastola batetik, emango nien alegia, hizketa edo jardunaldi bat, han
zebiltzen gazteei. Berealaxe baiezko erantzun nien. Eta hizketa hura bukatu
zenean poz bat sentitu nuen.
Baina poz handiago nere
barruan, handik egun batzuetara, anderenoak esan zidanean: Ez dakizu, hurrengo
egunetik nolako gogoarekin esku lanak egiten hasi ziren. Ez hori bakarrik,
guraso batzuk esan didatenez, ezagutu egin behar zaituztela, ikusirik halako
gogoa seme alaben barroan sartu diezulako. Neretzako piztu zen oraindik
gehiago erakusteko gogoa, eta prest kursoak erakusten jarraitzeko.
Arte eskola
bat burutzea ez da noiznahi lortzen den gauza bat. Eskon batek bere bide
urratze luze eta latz bat izan ohi da.
Orain arte,
ugaritasuna oso nabarmena dugu. Giro honen barrenean gaur mugitu kultur
ekintzak, era guztietatik hari aurrera bere frutuak ematearren. Ez dedila
alperrikakoak izan, elkar daramakigun kultur ekintza asmoa.
TOMAS
MURUA
Eskulturgile